Ander Añibarro alkateak azaldu zuen helburua dela "sinergia berriak sortzea bi erakundeen mesederako". Elkarlana, Lamuza parkea, enplegua eta garraio izan ziren bileraren gai nagusiak.
Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusiak nabarmendu zuen Laudio dela Arabako herririk handiena, eta garrantzia eman behar diotela udalerriari. "Beharrak eta lehentasunak zehazteko bildu gara". Laudioko Udalak ohorezko makila oparitu zion Gonzalezi, eta bileraren ostean Ermualdera jo zuten.