Laudioko Udalak duela aste batzuk eskatu zion Arabako Foru Aldundiari herriko katastro balioak aztertzeko. Udal gobernuaren ustez, balioa altuegia da eta presio fiskal handiagoa dago udalerrian, bestelako tokiekin alderatuta.
Izan ere, katastro balioaren bitartez kalkulatzen da Ondasun Higiezin Zerga eta ondasunaren zerga, besteak beste.
Eva Marquinez Ogasun Zinegotziak jakinarazi du prozesu luzea izango dela eta litekeena da 2020. urteko amaieran edo 2021eko hasieran bukatzea. "Asmoa da etxebizitzen balioa errealitatera moldatzea, aurreko katastro balioa salmenta goiko joeran zegoenean kalkulatu baitzen" azaldu du Marquinezek.