Ermualdeko Etxeko taberna-jatetxea urte osoan zehar egongo da zabalik eta tokiko produktu ekologikoak eskainiko ditu

Txabi Alvarado Bañares 2019ko aza. 1a, 13:13
Duela gutxi berritu dute eraikina. / Laudioko Udala

Eraikinaren kudeaketa esleitzeko lehiaketa abiatu dute dagoeneko. Interesdunek 15 egun naturaleko epea izango dute (urriaren 30tik aurrera kontatuta) eskaintzak aurkezteko.

Abenduaren 13rako ireki nahi du udalak Ermualdeko Etxeko taberna-jatetxea, egun horretan Santa Luzia eguna ospatuko baita. Azpiegitura horren kudeaketa lehiaketara atera du tokiko erakundeak. Interesdunek 15 egun naturaleko epea izango dute eskaintzak aurkezteko, urriaren 30etik aurrera. Udaletxeko bulegoetara jo beharko dute horretarako, 8:30etik 13:00ra bitartean.

Lehiaketa irabazten dutenek 3.600 euroko kanona (2.844 euro gehi %21ko BEZa) ordaindu beharko dute urtero jatetxea eta taberna baliatzeagatik. Ander Larrinaga zinegotziak nabarmendu du errenta hori “oso txikia” dela, esleipenaren helburua ez delako diru bilketa, Ermualdeko ingurua “zerbitzuz eta giroz hornitzea” baizik.

Larrinagak azaldu duenez, jatetxe-tabernaren kudeatzaileek eraikinean bizitzeko aukera izango dute, horretarako egokitutako espazio bat baitago etxean.”Esleipenak 10 urteko gehieneko epea izango du hasieran, baina baldintzak unean une berrikusiko dira”.

Egunero zabalik
Udalak jakinarazi duenez, taberna-jatetxeak ordutegi jarraia izango du. 9:30etik 18:30era egon beharko da zabalik. Ekainaren 1etik irailaren 30era, aldiz, 9:00etik 21:00era eskaini beharko du zerbitzua.

Horrez gain, tabernaren kudeatzaileek bertako produktuekin eginiko pintxoak eskaini beharko dituzte, eta tokiko produktuen salmentara bideratutako gune bat egokitu beharko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide