Atzo arratsaldean, 18:00ak aldera, gainkarga gertatu zen Laudioko udal kiroldegian eta zenbait kable erre ziren. Udal langileek behin behineko konponketa egin zuten jarduerak jarraitu ahal izateko.
Hala ere, gaur goizean konpondu dituzte kaltetutako tresna guztiak -koadro elektrikoa barne- eta 10:30ean bukatu dute. Horren ostean ziurtatu dute dena ondo zegoela eta berriro ireki dituzte kirol azpiegiturak.