San Roke erretiratuen elkartearentzat egoitza berria erosi du udalak

Aitor Aspuru Saez 2019ko aza. 6a, 07:02
Erositako lokal berria egokitu beharko du Laudioko Udalak. / Aiaraldea.eus

Laudioko Udalak 73.000 euro baliatu ditu Doctor Fleming eta Carmen kalean dagoen lokala erosteko. 50.000 euro gehiago inbertitu beharko dituzte tokia egokitzeko.

Laudioko Udalak San Roke erretiratuen elkartearen eskaria bete eta Carmen kalean eta Doctor Fleming artean dagoen 85 metro koadroko lokala erosi du. 73.000 euro bideratu ditu horretara, baina beste 50.000 euro gehiago beharrezkoak izango dira lekua prestatzeko.

Juanje Merchán zinegotzi sozialistak azaldu du egoitza txiki geratu zaiela erretiratuei, eta zenbait ekintza gauzatzeko mahaiak eta aulkiak mugitu behar dituztela. Hori ekiditeko erosi dute toki berria. Zaharberritze lanak luzatuko direla eta (saneamendu, margo eta segurtasun lanak) 2020 erdialdera arte ez da prest egongo, Merchanek adierazi duenez.

Dantzaldiak
Bestalde, PSE-EEko ordezkariak jakinarazi du hemendik aurrera hileko lehen ostegunean dantzaldia egongo dela Kasinoan 60 urtetik gorakoentzat. Lehenengo saioa ostegun honetan izango da 19:00etatik 21:00ak arte.Ekimena zahartze aktiboa sustatzeko antolatu dute eta sarrera doakoa izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide