Amurrion hasi eta Laudioko Ermualden amaituko da Euskal Herriko Itzuliaren datorren urteko edizioaren bigarren etapa, RadioLlodio hedabideak aditzera eman duenez. Iturri horren arabera, apirilaren 7an burutuko da lasterketa hori. Txirrindulariek 3 kilometroko luzera eta %11tik gorako desnibela duten aldapei egin beharko diete aurre.
Amaiera, Bilbon
RadioLlodiok jakinarazi duenez, bi bilera egin dituzte dagoeneko Laudioko Udalaren, Laudioar Txirrindulari Elkartearen eta Itzuliaren antolatzaileen artean. Eibarren hasiko da datorren urteko norgehiagoka. Amaiera, aldiz, Bilbon izango da.