Teknologia berrien erabilera egokiaren aldeko hitzaldiak egongo dira Laudion

Julen Solaun Martinez 2019ko aza. 9a, 11:39
Juan Jesus Merchan zinegotziak aurkeztu du programa. / Laudioko Udala

Nerabeak eta gazteak dira jardunaldien helburu nagusia, haiek pairatzen baitituzte sare sozialen arrisku handienak.

Laudioko Udalak teknologia berrien erabilera arduratsuari buruzko jardunaldiak antolatuko ditu datozen lau asteetan zehar. “Sareko indarkeriaren inguruan prebentzio tresnak lantzea” izango da helburua, eta “hezkuntza-eragileak, familiak eta herriko gazteak” izango dituzte hizpide.

Juan Jesus Merchan gazteria zinegotziaren arabera, “sare sozialetan zabaldutako informazioaren kontrola galtzen dela” jakinaraziko da jardunaldietan. Justizia soziala eraikitzeko, herritarren parte-hartzea eta oreka sustatzea ere bilatuko dute egitasmoaren bidez. Hala ere, sare sozialek gizartea hazteko “eszenatoki bikaina” ere eskaintzen dutela aitortu du Merchanek, eta arrisku handiena “haur eta nerabeekin” dagoela azpimarratu du.

Lau hitzaldiak doakoak izango dira. Azaroaren 12an, ziberfamiliak jorratuko dira; 19an, indarkeria eta ahalduntzea; 26an, teknologia berrien arrisku eta aurreikuspenak; eta abenduaren 3an, aldiz, kirolaren eta jarduera fisikoaren zerbitzurako sare sozialak. Hitzaldi guztiak Kultura Etxeko Arraño Aretoan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Informazio eta komunikazio teknologien aldeko programa baten parte dira jarduerak. "Gizarte eskubideen aldeko hezkuntza lantzen duten hainbat programekin 10 urte daramatzate Laudioko ikastetxeetan lantzen. segurtasun positibotik eta analitikotik eraikitzeko ikuspegi metodologiko berri bat da".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide