Arabiar eskolak emango dira Laudioko Kultur Etxean asteazken arratsaldeetan eta larunbat goizetan, “Abnauna – Gure seme-alabak – Nuestros hijos e hijas” erakundearen eskutik. Kurtsoaren irakasleak, El Mokhtar Arakraki Hammadik, azaldu duenez, arabiar lehenengo eta bigarren mailako ikasleek hartuko dute parte gehienbat, nahiz eta maila altuagoa duen norbaiti klaseak emateko “arazorik ez” duela adierazi. Berak 2011 urtean eman zituen arabiar klaseak lehenengo aldiz, Laudioko mezkitan. Baina, “irakasteko toki aproposena ez zen” eta akademia batera aldatzea erabaki zuen, Udalaren baimena lortu arte.
Informazio gehiago behar izatekotan, 650 538 680 telefonoan eskatu daiteke.