Istripua gertatu da gaur eguerdian Laudion, A-625 errepidean. Opel markako furgoneta batek eta turismo mini batek elkarren aurka egin dute talka 12:50ak aldera.
Bi ibilgailuetako gidariak zauritu dira ezbeharraren ondorioz. Suhiltzaileek atera behar izan dute horietako bat. 54 eta 59 urteko bi gizonezko dira eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte artatzera.
Trafikoa moztuta egon da orain arte. Ertzaintzak Laudioko herrigunera bideratu du trafikoa, harik eta 13:25ak aldera norabidetako bat libratu ahal izan duten arte.
Bi ibilgailuak kendu egin dituzte dagoeneko, eta bidea garbitzen ari dira obra arduradunak.