Laudioko EH Bilduk oharra plazaratu du udal aurrekontuen prozedura salatzeko. Azaldu dutenez, behin baino gehiagotan eskatu dituzte aurrekontuen gaia lantzeko batzordeak, baina udal gobernuak ez du horretarako prestutasun nahikoa erakutsi: “Guk 12an Batzordean aurkezpen bat egiteko eskatu genien eta onartu zuten. Gai ordena heldu zitzaigunean ekarpenerako bilera planteatzen zuten. Batzorde horretan EH Bilduk eta Omniak egutegi ofizial bat eta denbora gehiago eskatu genien. Erantzuna, forma ezegokian, honakoa izan zen: astebete gehiago ematen zigutela, aurrekontuak abenduaren 2an ez ohiko osoko bilkuran onartuko zituztela eta batzorde horretan gure zalantzak eta galderak argitu ahal genituela. Pasa den 19an beste batzorde batean gure ekarpenak egin genituen eta falta zen dokumentazioa eta denbora gehiago eskatu genituen”.
Baina oraindik ez dute dokumentazioa jaso, bilera biharko deitua zegoen arren, EH Bilduk salatu duenez. Horregatik, “gauzak ondo egiteko” denbora gehiago eskatu diote EAJri, eta marketin asko erabiltzea leporatu diote, oposizioarekin kontatzen ez dutela gaineratuta.
Udalaren erantzuna
Udal Gobernu Taldeak adierazi du bihar egitekoa zen batzordea bertan behera geratu dela, eta horrela jakinarazi zaiela gaur goizean talde politiko guztiei.
Gauzak hala, EH Bilduk zein Omniak behar duten informazio guztia komisio hori baino lehen jasoko dutela ziurtatu du udal gobernuak.