Aldai plazan zegoen karpa Tellerian jarriko dute udal biltegi moduan

Aitor Aspuru Saez 2019ko aza. 28a, 18:43
Karpa hainbat ekintzatan baliatu dute herriko elkarteek. / Aiaraldea.eus

2013an erosi zuen aurreko Udal Gobernu Taldeak eta egungo udal buruek erabaki dute zenbait konponketa egin eta Tellerian dagoen biltegian erabiltzea.

Laudioko Udalak udan kendu zuen Aldai plazan zegoen karpa eta laster Tellerian duen biltegian instalatuko du, abenduko zubiaren ostean, materialak gordetzeko. Zenbait konponketa egin dizkiote, Joseba Amondok azaldu duen moduan: "karpa ez zegoen prest kalean etengabe egoteko eta kalteak zituen".

Udal Gobernu Taldeak erabaki du azpiegitura ez dagoela prestatuta plazan jarraitzeko urte osoan: "behin-behineko karpa da eta modu egonkorrean jarri zuen aurreko taldeak".

52.635 euro
Laudioko Udalak erosi zuen karpa 2013ko hasieran eta San Blas Egunean baliatu zuten lehenengo aldiz. Guztira, 52.635 euro balio izan zuen eta Eusko Jaurlaritzak 24.000 euroko diru-laguntza eman zion tokiko erakundeari.

Berez, hasierako asmoa zen modu mugikorrean baliatzea azpiegitura, baina batzea eta berriro jartzea oso garestia zen. Ondorioz, Aldai plazan instalatu zuten. Hala ere, udalaren beste helburua bete zen. Izan ere, tokiko erakundeak karpen alokairuan aurreztea nahi zuen eta hamaika ekimen jaso ditu 6 urtetan: Laudio Moda desfilea, jaiak, txosnak, ekitaldiak, kirol probak...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide