Javier Gil del Valle laudioarrak lortu du "Navarra, tierra de cine" lehiaketaren finalean egotea El viaje de aitona pelikula laburrari esker. 50 lanen artean hautatu dute eta nahi duenak bere aldeko bozka eman dezake Noticias de Navarra egunkariaren esteka honetan.
Zuzendariak eskualdeko hainbat lagun grabatu ditu Nafarroako zenbait lekutan eta, gainera, gaur egingo den aurkezpenean parte hartuko du Lizarran. Atzo hasi ziren emanaldi horiek eta larunbatean amaituko dira.