Albizuak bigarren aldiz jokatuko du Murtziako taldean, 2016/17 denboraldian, taldea bigarren mailan zegoela, 39 partidu titular bezala jokatu eta gero. Tartean, Cultural Leonesan eta Ibizan ibili da atzelari gisa. Igandean egin ahalko luke debuta bere afizioaren aurrean, UCAMek Talavera de la Reinaren kontra izango duen norgehiagokan.
Jokalariak ziurtatu du Murtziara itzultzea etxera itzultzea bezalakoa dela: "Ezagutzen dudan kluba da eta beti jendearen maitasuna sentitu dut. Nahiz eta aurreko esperientzian helburua ez lortu, zoriontsu sentitu nintzen. Denboraldi horretan lortu nuen errendimendua berreskuratzea gustatuko litzaidake eta taldearekin berriro bigarren mailara bueltatzea."