Udalbatzak oniritzia eman dio Laudioko lehen jokabide-kodeari, gobernu onari eta kalitate instituzionalarekiko konpromisoari

Erabiltzailearen aurpegia
Laudioko Udal Ordezkariei eragingo die kodeak. / Aiaraldea.eus

Jokabide Kodeak aukera ematen du kargu publikodunen eta herritarren artean konfiantza sortzeko; izan ere, udal-ordezkari politikoek jarduteko konpromiso publikoa hartzen dute.

Laudioko udalbatzak argi berdea eman dio lehen Jokabide Kodeari, Gobernu Onari eta herriko Udalaren kalitate instituzionalarekiko Konpromisoari. Testua onartu egin dute, eta udal arduradunen jarduteko konpromiso publikoa jasotzen du.

Dokumentua egiteko, erreferentzia gisa hartu dira Eudelek 2013an egindakoa, Eusko Jaurlaritzaren Etika eta Jokabide Kodea eta hainbat udaletako Etika eta Gobernu Onaren Kodeak, eta Laudiora eraman daitezkeen jardunbide egokiak aztertu dira.

Gobernu-taldeak gobernu garden, eraginkor eta parte-hartzaile baten alde egiten du, kargu publikoen eta herritarren artean konfiantza sortuko duena, eta horregatik Laudioko Udala modu eraginkorrean kudeatzeko konpromisoa hartzen dute, arau etiko batzuk errespetatuz eta hautesleen mandatua errespetatuz.

Dokumentuak Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean jasotako printzipioak hartu ditu kontuan. Idatzizko kode bat izatea eta Udalbatzak onartzea, ordezkari politikoek herritarren aurrean kontuak eman ahal izatea bermatzen du; izan ere, laudioarrek eskura izango dituzte dokumentu honen bidez udalbatzak bere gain hartzen dituen betebeharrak.

Kontsultak aurkezteko modua
Kodeak etika-arauak eta jokabide-arauak jasotzen ditu, hala nola arau etikoak ez betetzea edo arau etikoei, jokabideei, balioei edo printzipioei eragitea dakarren ekintza edo ez-egite batean inplikatuta dauden pertsonei ohartarazpena egitea, edo arau etikoak ez betetzea dakarren ekintza edo ez-egite batean inplikatuta dauden pertsonak berehala kargutik kentzeko edo karguari uko egiteko gomendioa egitea.

Nahi duten herritarrek modu anonimoan egin ahal izango dituzte kontsultak eta salaketak, gobernuona@laudio.eus helbide elektronikoaren bidez edo udal-erregistroaren bidez.

Onartutako kodean tokiko gobernuko kide bakoitzaren jokabide-printzipio orokorrak ere jasotzen dira: osotasuna, eredugarritasuna, desinteres subjektiboa, inpartzialtasuna, kontuak ematea, gardentasuna, zintzotasuna, errespetua edo erantzukizuna.

Dokumentu osoa herritarren eskura jarriko da Udalaren webgunean bertan: www.laudio.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide