Laudioko PSE-EEk prentsa oharra plazaratu du gaur onartutako udal aurrekontuen balorazioa egiteko. Juanje Merchan zinegotziak nabarmendu du honakoa izan dela aurrekontuak "udal-hauteskundeak egin diren urte berean" onartu diren lehen aldia duela 30 urtetik.
Udal gobernuko kideak nabarmendu du aurrekontuek oposizioaren zein auzokideen ekarpenak barne hartzen dituztela, herritarren iradokizunak 200.000 euroren bidez jaso dituztela argudiatuta.
Era berean, jeltzale eta sozialisten arteko adostasuna jarri du balioan Merchanek, herrian "elkar-ulertzearen eta akordioaren kultura" falta zirelako.
Gauzak hala, aurrekontuen onarpena "garai berri baten hasiera" dakarrela uste du zinegotziak, "iragan legealdian zegoen proiektuak aurrera ateratzeko gaitasun faltatik eraginkortasun eta elkar-ulertze garai berri batera".
Horrez gain, PSE-EE "sinisgarri, erabilgarri eta beharrezkoa" bihurtu dela uste du Merchanek, "egonkortasun instituzionala" eskaintzen duelako, "interes orokorra begiratuta".