Aurreakordioa lortu dute Berriak supermerkatuetako langileek

Txabi Alvarado Bañares 2019ko abe. 6a, 08:05

Berriak supermerkatuetako langileak, aurreakordioa lortu ostean.

Bertan behera utzi dituzte biharko deitua zegoen lanuztea eta astelehenetik aurrera abiatuko zuten greba mugagabea. Akordioak hainbat hobekuntza jasotzen ditu beharginen lan baldintzetan. 

Aurreakordioa erdietsi dute Berriak supermerkatuetako langileek enpresako zuzendaritzarekin. Gauzak hala, bertan behera utzi dituzte biharko deitua zegoen lanuztea eta astelehenetik aurrera abiatuko zuten greba mugagabea.

LAB sindikatuak azaldu duenez, enpresako zuzendaritzak “mobilizazioen aurkako erasoaldia” hasi zuen aste hasieran. “Dendak ez hornitzen hasi ziren, eta langileen batzar bat deitu zuten enpresa ixteko mehatxua egiteko greba mugagabea egiten bazen”, baina, sindikatuak nabarmendu duenez, langileak “irmo” mantendu dira beti, eta “alegatu bateratua” plazaratu zuten zuzendaritza negoziatzera derrigortzeko.

Atzo bildu ziren bi aldeak, eta orduan lortu zuten aurreakordioa, hainbat punturekin: kaleratutako langilearen berronarketa, bidegabeko kaleratzeen aurrean blindajea, dietengatik eta beste lantoki batzuetara joateagatik plusa, garraio hobaria, lanbide-kategoria berriak eta aldi baterako lanerako enpresen erabilera mugatzea. 

Borroka dinamika jarraitua burutu dute beharginek irailetik hona. Hainbat ordutako lanuzteak egin dituzte larunbat goizetan. Iragan asteburuan eskualdeko mobilizazioa egin zuten Laudion. Ehunka bizilagun bildu ziren bertan:

Herritarrei eskerrak
Bezeroengandik eta Laudioko, Amurrioko eta Ugaoko bizilagunengandik jasotako babesa eskertu dute beharginek sare sozialen bidez. “Larunbatero gurekin pankarta eutsi duten bezero guztiei, Aiaraldeko Mugimendu Feministari, Ernaiko kideei, Artiacheko langile kaleratuei, LAB sindikatuari eta babesa eman diguten ordezkari guztie. Eta nola ez, gure senide eta lagunei, baldintzarik gabe emandako babesagatik, mila esker”.

Era berean, Artiachetik kaleratutako langileei sostengua adierazten jarraituko dutela nabarmendu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide