Auto batek eta moto batek talka egin dute Hiru Kurutzetako biribilgunean

Aitor Aspuru Saez 2019ko abe. 7a, 13:55

Istripuaren irudia. / Aiaraldea.eus

13:05ak aldera izan da istripua eta larrialdi zerbitzuak mobilizatu dira; udaltzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia. Auto batek eta motozikleta batek elkarren artean talka egin dute Hiru Kurutzetako errotondan, baina, zorionez, ez da zauriturik egon. Anbulantziako osasun langileak moto gidariarekin egon dira eta, antza, ez du minik hartu. Ibilgailuak bazterrera mugitu ostean, gidariak eta udaltzainak geratu dira bertan partea betetzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide