Kirolari laudioarrak “oso positiboki” baloratu du erdietsitako marka. “Urteak aurrea egin ahala oso zaila bilakatzen da onenen artean mantentzea”, azaldu du.
Gauzak hala, lortutako domina “aurrera jarraitzeko animoak” eman dizkiola ziurtatu du Gutierrez Garridok. Norgehiagoka ugari ditu jokatzeke, baina oraindik zehazteke daude datak.