Laudioko establezimenduen arteko erakusleiho lehiaketa hasi da gaur

Julen Solaun Martinez 2019ko abe. 9a, 19:09

Laudioko hainbat erakusleihok dekorazio berezia izango dute./ Aiaraldea.eus

Laudioko establezimendu komertzialen erakusleiho lehiaketa hasi da gaur, eta abenduaren 19ra arte luzatuko da. Apillek antolatuta, lehiaketaren hogeita seigarren edizioa da aurtengoa, hamazortzi partaideen “kreatibitatea eta originaltasuna, produktuaren erakusketa, argiztapena, kromastika, lanketa eta akabera” kontuan hartuko ditu epaimahai teknikoak.

Publikoak ere bere bozka eman ahalko du abenduaren 15a arte, Apilleko aldizkarian eta Zuinen agertutako kupoietako bat Apilleko gutunontzian edo udaletxean utzita. Bozka guztien artean Gabonetako sorta bat eta 30 euroko bi erosketa kupoi zozketatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide