Astero irekiko dute Aretako Kultura Etxeko gela anitza, lau arratsaldez

Julen Solaun Martinez 2019ko abe. 11a, 11:23
Aretako Kultur Etxeko jaia ospatuko da ostiralean.

16:30etik eta 18:00ra arte irekiko da, antolatzaileek azaldu dutenez. Neguan "egoteko espazioa" izatea da ekimenaren helburua.

Aretako Kultura Etxeko erabilera anitzeko gela irekiko da astero lau arratsaldez, auzoko umeentzako erabilgarri egon dadin.

Kudeatzaileetako batek, Txus Ladok, adierazi duenez, “familiek neguko hotzetik babesteko leku bat izatea” da helburu nagusia, tabernako partea pasa den otsailean itxi baitzen eta orduz geroztik ez da erabilgarri egon.

Hala ere, “behin behineko neurria” dela esan du Ladok, eta gehitu du ez dela araututako ekintza izango. Bere ustez, Aretan ez dago “egoteko espaziorik", parkea salbu. Gauzak hala, aurrerantzean Kultur Etxera hurbildu ahalko dira Aretan bizi diren umeak, hainbat motako jolasetan aritzera.

Kontuan hartu behar da, hala ere, ordu eta erdiz soilik egongo dela erabilgarri, 16:30etik 18:00ra, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan.

Kultur Etxeko jaia
Horrez gain, ostiral honetan, abenduak 13, Aretako Kultura Etxeko jaia ospatuko da arratsaldetik gauera arte.

Ekintza nagusia Akerbeltzen kontzertua izango da, 22:00etatik aurrera. Ondoren, DJ´s Potiren musika emanaldia egongo da, gaueko ordu txikiak arte.

Jaia arratsaldeko bostetan hasiko da umeentzako tailerrekin eta zunba, pintxo-potea eta dantza plaza izango dira hurrengo ekintzak, kontzertuak baino lehen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide