Arratsaldetik gauera arte luzatu zen Kultur etxeko jaia

Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 16:20

Atzo ospatu zuten Aretako Kultur etxeko jaia. Arratsaldean zehar ekintza ugari egon ziren eraikinaren barruan. Umeentzako tailerrak eta zunba saioa egon ziren lehenbizi. Pintxo-potea eta dantzaldia burutu zituzten jarraian. Iluntzean aldiz, Akerbeltz erromeria igo zen oholtzara. DJ's Potiko kideak arduratu ziren egunari amaiera emateaz.

Argazkiak: Aretako Gazte Asanblada

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide