Latiorro auzoko ur-horniketa eta saneamendu obren lizitazioa abiatu du udalak

Aitor Aspuru Saez 2019ko abe. 17a, 12:20

Gaurko prentsaurrekoan hartutako argazkia. / Aiaraldea.eus

2018-2020 Foru Planaren barruan jasotako proiektuaren obrak hasiko dituzte hurrengo hilabeteetan. Ia urtebete iraungo dute. 1.191.895,59 euroko inbertsioa egin beharko da horretarako.

Gaur goizean azaldu du Laudioko alkateak Latiorroko ur-horniketa hobetzeko obren lizitazioa abiatu duela udalak: "Latiorrondo, Goikogane, San Martin, Pagolar, Txindoki, Kamaraka eta Eskutxi kaleetan egingo dira lanak".

Ander Añibarrok aipatu duenez, bertako ur-horniketa sistema oso zaharra da eta kontrolik gabe eraiki da: "batzuetan hodiak bata bestearen gainean jarri ziren". Alkatearen hitzetan,  helburua da "ur presio bera egotea auzo osoan eta mozketak ekiditea, besteak beste".

Horretarako, kaleak zulatuko dituzte Latiorrondotik eskailera mekanikoetara. Eragozpenak saihesten saiatuko dira, trafikoa ez eteteko.

40 urteko ur-horniketa sarea ez ezik, Latiorrondon espaloia, ura jasotzeko azpiegiturak eta argiak hobetuko dituzte. Ura jasotzeko sisteman ere esku hartuko dute, Apaloetan.

Asier Goikuria udal teknikariak zehaztu du 1.200 metro kanalizazio berrituko direla eta suhiltzaileentzako 11 sute-aho instalatuko dituztela. Horrez gain, tresna berriak jarriko dituzte ur mozketa isolatuak ahalbidetzeko. Izan ere, egun kale osoak urik gabe geratzen dira matxurak daudenean.

Amiantoa
Azpiegiturak aspaldikoak direnez, udalak fibrozementua -hau da, amiantoa- egotea espero du. Plana prestatu dute materia horiek kentzeko eta edozein arazo ekiditeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide