Laudioko EAJk eta PSE-EEk atzo aurkeztu zuten 2020ko Plan Operatiboa. Ander Añibarrok azaldu zuen plana hurrengo urterako erreferentea izango dela ordezkari politiko zein udal langileentzat. Juanje Merchan sozialistak, ordea, nabarmendu zuen sail bakoitzaren helburua zehaztu dutela dokumentuan.
Ander Larrinaga alkateordeak deskribatu zituen planaren nondik norakoak: "4 urterako 129 lan ildo daudela esan genuen. Plan Operatiboarekin urtero zatituko ditugu helburu horietan egin beharrekoak eta urte bakoitzean egongo den betetze maila ehunekotan neurtuko dugu, herritarrek kargu har diezaguten".
Gauzak horrela, Laudioko Udalak dozenaka helburu izango ditu, baina nabarmentzekoak hurrengoak dira:
- Wi-Fi zerbitzua jartzea leku publikoetan
- Liburutegia eta ikasketa gelak jartzea Frontoi Etxean
- Españica etxea eraistea
- Alberto Acero plazaren erabilera arautzea
- Auzoen garapena planifikatzea, parte hartzerako prozesu luze baten bitartez
- Arrañoko aisialdi eremua eraikitzea
- Terrazen araudi berria erredaktatzea
- Diru-laguntzak jasotzeko prozedura erraztea
- Laudioko euskarazko hitzen hiztegia sortzea
- Sanrokezarreko egoitza hobetzea
- Jende nagusirako bulegoa irekitzea, zerbitzu guztien informazioa batuta
- IV. Berdintasun Plana egitea
- II. Gazte Plana burutzea
- 20 lanpostu betetzeko lan publikoko deialdia deitzea