Esti Urresolaren "Nor, nori, nork" film laburra saritua izan da Sardiniako Babel jaialdian

Julen Solaun Martinez 2019ko abe. 21a, 10:00
"Nor, nori, nork" film laburraren fotograma bat. / Esti Urresola

Urresolaren arabera, sari honekin Lamuza Ikastetxea eta euskararen egoera aditzera emateko helburua lortu da.

Sardiniako Babel zinema jaialdian (hizkuntza gutxituetan grabatutako filmak barnebiltzen dituena) sari bat irabazita bukatu da, seguruenik, Esti Urresola laudioarraren Nor, nori, nork film laburraren ibilbidea. Zinemagilearen arabera, jaialdi italiarrak, Aiaraldeko publikoarentzat ez ezik, munduko ikusleentzat ere ikusgarri jarri du Lamuza Ikastetxean grabatutako dokumentala.

Oihartzun horrekin, ikastetxeko egoeraren nondik norakoak zabaltzeko helburua bete duela uste du Urresolak. Ildo beretik, bere filmak euskarak bizirik dirauela irudikatzen duela gaineratu du zinemagileak, “hiltzen saiatu ziren arren”, eta garai modernoetara egokitu dela gehitzen du, “horregatik ikusten dugu hainbat pertsona migratuen ahoetatik hitz eginda”.

Hala ere, Babelen saria jaso zuen emakume bakarra izan zela azpimarratu du film laburraren zuzendariak, “hizkuntza minorizatuetan beste ahots minorizatuagoak” daudela erakutsita. Euskararen etorkizuna, dena den, positiboki ikusten du, eta “emakumeen ahotsa” eta euskara hiztunak gero eta gehiago izatea espero du, “bai kalean, publikoan edo oholtzen gainean sariak jasotzen”.

Nor, nori, nork filmak Cadizeko Alcances dokumental jaialdian hasi zuen bere ibilbidea, eta Lekeitioko Zine Bilern eta Babel jaialdian egon da gero. Gainera, ETBk emisio eskubideak erosi dituela nabarmendu du Urresolak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide