Unai Albizuaren UCAM Murciak Hodei Oleagaren Melilla kanporatu zuen atzo Erregearen Kopatik

Julen Solaun Martinez 2019ko abe. 19a, 17:59
Oleagak ezin izan zuen Melillaren porrota galarazi. / Juanfer Oleaga

1-2 gailendu zen talde unibertsitarioa Melillan jokatutako norgehiagokan, ligan zeraman tendentzia kaskarrari buelta ematea lortuta.

Unai Albizuaren UCAM Murciak Hodei Oleagaren Melilla garaitu zuen atzo. Hortaz, talde murtziarrak Errege Kopako hurrengo fasera pasatzea lortu zuen. Nahiz eta ligan UCAM kategoriaz jaisteko postuetatik puntu bakarrera egon, hiru minutu soilik behar izan zituen markagailuan aurretik jartzeko, Barbosa eskumako hegalak Oleagari sartutako gola medio.

Ondorengo minutuetan zehar, bi taldeek izan zituzten golak sartzeko aukerak. Lehenengo, Barbosa bera izan zen gola sartzeko aukera izan zuena, baina ez zuen pilotarekin bat egitea lortu. Melillak ere berdintzeko saiakera egin zuen Mawiren jaurtiketa batekin, baina ez zuen lortu.

Partidua hasi eta ordu laurdenera, Oleaga bera izan zen protagonista Manu Justoren jokaldia geldituta. Hala ere, ez zuen Justo beraren berrogeigarren minutuko jaurtiketa gelditzea lortu. 0-2 joan ziren aldageletara, azken minutuetako Melillaren aldeko falta bat ate gainetik joan baitzen.

Atsedenalditik bueltan, nahiz eta Melillak bigarren tartea hastean aldaketa bat egin norgehiagokaren tendentzia aldatzeko asmoarekin, UCAMek jarraitu zuen partiduaren iniziatiba eramaten. Rafa de Vicentek eta Aketxek gola egiteko aukerak izan zituzten, baina ez zuten markagailua handitzea lortu. Oleagak Justoren beste aukera bat bertan bera utzi zuen ere.

Hirurogeigarren minutuan, berriz, Mawi izan zen Albizuaren taldearen kontrako gola sartu zuena. Ezustekoa eta gero, talde unibertsitarioak hirugarren gola bilatu zuen Barbosaren eskutik, eta Mawik Melillaren berdinketa ekarriko zuen baloia egurrera bidali zuen. Emaitza ez zen mugitu eta ondorengo aurkaria itxaroten dago jada Albizuaren taldea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide