Trafikoa etengo da abenduaren 24an Laudion Olentzero eta Mari Domingiren kalejira dela eta

Julen Solaun Martinez 2019ko abe. 21a, 17:58
Olentzero eta Mari Domingiren kalejirak trafikoa mugatuko du. / Aiaraldea.eus

Aretan ere trafikoa mugatuko da 24an, Olentzero eta Mari Domingi bertan ere egongo baitira. Gabonetako Haur Parkea antolatuko den egunetan, aldiz, Lamuza kiroldegiaren inguruan aparkatzea debekatuko da. Azkenik, berriz moztuko da trafikoa Errege Magoen kalejirari espazioa uzteko.

Hainbat errepide moztuko dira Laudion abenduaren 24an Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejirak iraun bitartean, 18:15etatik aurrera. Udalak ohar batean adierazi bezala, udaltzainek antolatu eta erregulatuko dituzte zirkulazioa mantendu ahal izateko alternatibak.

Era berean, ekitaldia hasi baino ordu batzuk lehenago, Letziagan kokatuko den behin-behineko aparkalekua markatuko da, bertatik abiatuko baita kalejira. Gabon gauean, Olentzeroren beste kalejira bat tartean, zirkulazioa etengo da Aretan ere, 17:00etatik aurrera.

Abenduaren 30ean eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an, aldiz, Lamuza kiroldegian egingo den Gabonetako haur parkea dela eta, instalazioko aparkalekuetan eta ebakuazio bideetan aparkatzea debekatuko da.

Azkenik, urtarrilaren 5ean, berriz debekatuko da zirkulazioa herriko kaleetan zehar, Errege Magoen desfilea egingo baita 19:00etatik aurrera. Kalejira pasatu bezain pronto berrezarriko da trafikoa, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak erregulatuta. Hortaz, aipatutako orduetan ibilgailurik ez erabiltzea eta adierazitako lekuetatik lehenago kentzea gomendatu du udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide