Nahiz eta dagoeneko Nomeolvidesek ez duen elikagaiak gordetzeko lokalik, erosketa hauek haien “estrategia berriaren” parte dira.
Hortaz, ekitaldi puntualak antolatuko dira familientzako materialak eta elikagaiak erosteko adina diru biltzeko asmoz. Aurten lortutako kopuruaren zati bat, esaterako, berogailuak eta janaria erostera bideratu dute.
Gabonetan, adibidez, bost itsulapiko kokatu dituzte Tolo, Lauri, Azoka eta Araba tabernetan eta Zuentzat gozodendan. Era berean, datozen hilabeteetarako izango duten helburuetako bat aurreratu dute: hainbat pertsona lan munduan sartzea, hainbat ikastaroren bidez.