Izotz pista egongo da Laudion urtarrilaren lehenengo astean

Julen Solaun Martinez 2019ko abe. 30a, 08:21

Izotz pistaz gozatu ahalko dute laudioarrek. / Aiaraldea.eus

Izotz pista jarriko dute Laudioko Aldai plazan urtarrilaren 2tik 5era, bi egun horiek barne. Urtarrilaren 2tik 4ra 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30etara irekiko da eta, azken egunean, urtarrilaren 5ean, goizeko hamaiketatik arratsaldeko hirurak arte irekiko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide