Elorritxu Gauez Trailaren lehenengo edizioa egingo da martxoaren 7an

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 6a, 10:48
Mugagabe trail lasterketak aurten utzitako tokia beteko du Elorritxuk./ Aiaraldea.eus

Arratsaldez hasiko da mendi lasterketa, baina gauez bukatuko dute partaideek. Guztira, 17 kilometrori eta 800 metroko desnibel positiboari aurre egin beharko diote lasterkariek. Ezinbestekoa izango dute ura, sakelakoa, argi frontala, haize-babesa eta dortsala eramatea.

Elorritxu Gauez Trailaren lehenengo ekitaldia antolatuko da Laudion datorren martxoaren 3an. 17 kilometroko lasterketa izango da, non partaideek 800 metro desnibelari eta Elorritxu, Jesuri eta Santa Marinako gailurrei aurre egin beharko dieten.

Berezitasun bezala, 18:00tan hasiko da lasterketa, baina gauez bukatuko da, “gauza desberdinak egitearren”, Peli Ortiz antolatzaileetako batek argitu duen arabera. 

Beste berezitasun bezala, partaideentzako hornidurarik gabeko lasterketa izango da; hau da, atleta bakoitzak bere janari eta edari propioa eraman beharko ditu proban zehar kontsumitu ahal izateko.

Era berean, arautegian adierazten den arabera, argi frontala, litro erdi ur, sakelakoa, ikusgarri den dortsala eta haize-babesa eramatea izango dira korrika egin ahal izateko nahitaezko baldintzak; ezinbestekoa izango da ere aldez aurretik probaren webgunean izena ematea.

Aurten, lehenengo edizioa izanik, berrehun parte-hartzailek muga jarri du antolakuntzak, baina, “lehenengo aldia izanik, ezinezkoa da berrogeita hamar ala bostehun pertsonek etorri nahiko duten jakitea”, azaldu du Ortizek.

Antolatzaileen arabera, bi arrazoi nagusi egon dira Elorritxu Gauez Trail proba sortzeko. Alde batetik, Mugagabe traila bi urterik behin egiten delako eta, lasterketen egutegian garrantzia mantentzearren, zonaldean beste lasterketa hau egingo da, Mugagaberen frekuentzia berberarekin antolatuko dena.

Bestalde, Laudio mendi lasterketen munduan “erreferente” izanik, “beti ibilbide berdinak egitearen nekea sortu da jendean” eta, gauez lastertzeak, neke horrekin amaitzeko espero dute.

Ez da irabazleentzat eta partaideentzat trofeorik egongo lasterketa amaitzean, baina lasterkari guztientzako afaria antolatuko da proba eta gero. Dena den, hiru ordu izango dira lasterketa epe barruan amaitu ahal izateko muga. Irabaztera doazenentzako, gako nagusia “jaitsiera” izango da, nahiz eta “normalean arina izan” gauez egin beharko baitute, adierazi du ere Ortizek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide