Bi zauritu egon dira Zumalakarregin gertatutako auto istripuan

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 3a, 22:49
Bi autoren arteko istripua egon da Laudion./ Xabi Vecilla

Bi zauritu egon dira gaur gauean Laudioko Zumalakarregi kalean bi autok talka egin eta gero; anbulantziak ospitalera eraman ditu dagoeneko. Antza, Zumalakarregi kaletik bertatik zihoan kotxeetako bat, eta beste ibilgailua Pintor Jose Arrue kaletik atera eta gero elkar jo dira. Suhiltzaileek adierazi duten arabera, kotxeetako batean gidaria bakarrik zegoen, eta ez du kalterik jaso. Bestean, ordea, bi zaurituak zihoazen, haiek bakarrik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide