Gardean eta Aretan soinketa, zumba eta aerobik klaseak emango dituzte lehenbizikoz

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urt. 10a, 08:23

Gardea eta Aretako kirolguneetara hedatuko dute eskaintza 2020an. / Aiaraldea

Urtarrilaren 15ean bukatuko da Gardea zein Aretako kirol jardueretan izena emateko epea. Zumba, pilates, aerobik eta soinketa eskainiko dituzte, tokian toki.

Areta eta Gardeako kirol azpiegituretara hedatuko dute eskaintza. Horretarako, ordea, galdetegia jarri zuten herritarren eskura zenbait aste, Aretako frontoian eta Gardeako zentro sozialean, hain zuzen. Modu horretan nahi dituzte herritarren interesak ezagutu, eskaintza egokitze aldera. 

Finean, urtarriletik martxora, apiriletik ekainera eta urritik abendura bitarteko kirol ikastaroak egin nahi dituzte bertan.

Soinketa, pilates eta aerobika egongo dira aukeran batetik, astean 3 egunetan hiru hilabetez. Eta, bestetik, zumba (astean birritan, hiru hilabetez).

Zumbako prezioa 17.10€ izango da Laudion erroldatutakoentzat, eta 21.40€ gainerakoentzat. Bestelako jarduerek 25.65€ balioko dute herrikoentzat, eta 32.05€ besteentzat.

Urtarrilaren 15era arte izena emateko epea dago

Datorren asteazkenean bukatuko da izena emateko aukera. "Gogoan izan pertsona bakoitzak, printzipioz, ikastaro batean parte har dezakeela. Batean baino gehiagotan izena emanez gero, horiek egiteko lehentasun-hurrenkera adierazi beharko da, eta gehienez ere bi eskaera egin ahal izango dira", adierazi du Udalak, bere aldetik.

"Izena emateko Lamuzako Udal Kiroldegiaren edo Gardeako Kiroldegiaren bitartez egin daiteke, aurrez aurre zein telefono hauetara deituta: 94 403 49 50 (Lamuza) eta 94 672 38 99 (Gardea)".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide