3. mailako Club Portugalete taldeak Thaylor Lubanzadio aurrelaria fitxatu duela jakinarazi du. Laudioko jokalariak zenbait hilabeteko etenaldia bukatutzat eman du erabaki horrekin. Izan ere, 2019ko azken hilabeteetan ez du klubik izan.
Lubanzadiok 25 urte ditu eta ibilbide luzea egin du kirol profesionalean. Celta de Vigoko filialean, Danok Baten, CD Vitorian, Logroñesen, Real Uniónen, Caudal Deportivon, Baskonian eta Coruxon aritu da jadanik. Gainera, Eibar taldeko lehen taldearekin entrenatu du eta Lezaman ere egon da.
Laudioarra hedabidetan agertu zen 2017an, arrazismoaren kontrako jarrera irmoa ez izatea leporatu baitzion epaile bati eta horren ondorioz zigortu baitzuten.
