Laudioko Udalaren Prentsa Zerbitzuak "abisu ofiziala" zabaldu du herritarren artean. "Aretako bizilagunek udalari jakinarazi diotenez, deiak jasotzen ari dira, euren etxeetako uraren kalitatea egiaztatzeko hitzordua hitzartzeko". Oharraren bidez, komunikazio arduradunak ziurtatu du tokiko erakundeak ez duela inolako ekimenik abiatu, "ezta uraren kalitatea berrikusteko kanpainarik ere, iruzur saiakera bat izan daiteke". Hori dela eta, oharra ahal beste partekatzeko eskatu dute, laudioar gehiagorengana iristeko helburuarekin.