8 kilometro pasatxoko bidea osatu dute gaur goizean korrikalariek Laudion barrena. 11:00etan izan da lasterketa, eta herritar andana batu da hitzordura. Norgehiagokaren ondoren, parrillada egon da partaide guztientzat.
Gizonezkoen artean Koldo Etxebarria izan zen irabazlea, Unai Ibarra bigarren eta Carlos Jimenez hirugarren. Maria Isabel Sixto izan zen azkarrena emakumezkoen kategorian, eta horren atzean gurutzatu zuten helmuga Cristina Allesek eta Arrate Minteguik.