Laudioko Siroko antzerki taldeak La casa de Bernarda Alba 5.0 obra antzeztuko du datorren otsailaren 1ean Balmasedako Klaret antzokian. Era berean, beste emanaldi bat dute dagoeneko programatuta, otsailaren 23an Erromoko Kultura Etxean, partaideetako batek, Cristina Regaladok, adierazi duenez.
Hala ere, obra horrekin emanaldiak egiten jarraitzeko asmoa dutela zehaztu du Regaladok, eta antzerki jaialdietan aurkezteko asmoa dutela ere aurreratu du.
Sirokoren hurrengo obrari begira, komedia bat egiteko asmoa dutela esan du antzezleak, “beste genero bat lantzeko”. Dena den, hilabete inguru daramate soilik antzezlan berri horretan lan egiten eta, erabat amaitua izateko, beste “urte eta erdi” inguru behar izango dute, euren ustez.