Laudioko Omnia alderdiak oinezkoentzako guneetako biztanleekin bilerak egitea eskatu dio udal gobernuari mozio bidez, haien etxebizitzetara ibilgailuz heltzeko aukera mantendu dezaten.
Oposizioko alderdiak prentsa oharrean adierazi duen arabera, oinez mugitzeko erraztasunak emateko “joan-etorri hori pixkanaka” egin beharko da, betiere “eremu horietan etxebizitza duten pertsonen oinarrizko beharrekin” bateragarria izanik.
Mozio horrekin gaia mugikortasun-mahaira eramatea espero dute alderdiko kideek: “aldi baterako sarbidea izateko, aukeren azterketa egiteko eta araudian dagokion aldaketa egiteko”.
Era berean, uste dute mahaian arazoa “zehatz-mehatz aztertu” ahalko dela, eta oinezkoen eta bizilagunen beharrak uztartzeko “irtenbiderik egokiena” hartuko dela.