“Izugarri matxista den gizarte batean bizi gara, diagnosiak eta adituen iradokizunak, konturatu gabe, matxistak dira"

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 27a, 09:14

Liburu berria argitaratu zuen duela gutxi psikologoak./

LOURDES RELLOSO (Burgos, 1970) psikologia klinikoan eta sexologian aditua da, eta Laudioko Bidane Institutuko zuzendaria da. 2019ko amaieran “¡Escapa del mal trato!” liburua argitaratu zuen, non pertsonen arteko harreman toxikoak aztertzen dituen. 2010ean “Amor, miedo y otras paradojas de nuestro tiempo” entsegua argitaratu zuen.

Zertan datza “¡Escapa del mal trato!”?

Lehenik eta behin, hasierako titulua ez zela hori esan nahi dut, “No aguanto más, tengo miedo” titulatzeko asmoa nuen. Baina sarreran hitzen indarraren inguruan hitz egiten nuen; han “maltrato” hitza banatuta ez idaztea kritikatzen nuen, hau da, “mal trato”.

Pare bat editorek eta kazetari batek akats bat nuela esan zidaten, liburua gainetik irakurri zuten eta “mal trato” banatuta hainbat alditan jarri nuela esan zidaten.

RAErekin ea akats bat zen ala ez kontsultatu eta gero, izenburua aldatzea erabaki nuen. RAEtik onargarria izango litzatekeela esan zidaten, tratu onaren antonimo bezala erabiltzekotan. Eta horregatik deitu nuen “¡Escapa del mal trato!”.

“Maltrato” hitza erabiltzen dugunean, dena batera idatzita, mundu guztiari etortzen zaizkio burura bikoteen arteko harremanak, non tratu txar fisikoak dauden. Baina “maltrato”, dena batera, errepikatzen den eta iraunkorra den tratu txarrak daudenean erabili beharko litzateke, erlazio hierarkikoetan ere.

Hau ez da bikotekideen arteko erlazioetan bakarrik gertatzen, baizik eta edonolako erlazioetan. Seme-alabek txarto tratatu ahal zaituzte, lagun batek, nagusi batek...

Epaitzen zaituzte, kritikatzen zaituzte, mesprezatzen zaituzte, zure bizitzaren inguruko eta zuk eskatu gabeko aholkuak ematen dizkizute, haien iritzia eskatu gabe ematen dute, eta abar.

Liburua horrela izendatu dut, “maltrato” hitzarekin kontzeptuzko akatsa zegoelako ikusten nuelako. Jendeak pentsatzen du jotzen ez bazaituzte ez direla txarto tratatzen ari. Tratu txarrak zer diren argi ez baduzu, noski, ezin duzu zure burua defendatu.

Zer aholku ematen dituzu pertsona toxiko horiek identifikatzen laguntzeko?

Nik zortzi puntetako izarrean pentsatzea proposatzen dut, gaizki tratatzen duten pertsona horiek ez dutelako bakarrik jotzen edo iraintzen, gutxiesten dute, exijitzen, epaitzen, kritikatzen, barregarri uzten zaituzte... Zurekin dituzten komunikazio erak hierarkikoak dira beti.

Nik norbaiti iritzia ematen diodanean, berak zer egin beharko zukeenaren inguruan, gehiago banintz bezala tratatzen ari naiz: “Hau ez zenuke egin beharko, beste hori egin beharko zenuke, hau ez dut gogoko”.

Bat-batean, pertsona hori azterketa batean balego bezala sentitzen da, eta ni naiz aztertzailea. Liburuan komunikazio horren inguruan hitz egiten dut.

Badago komunikazio mota bat komunikazio eskizofrenikoa deitzen dena, hitza bakarrik erabilita txarto tratatzen duen pertsonak ezinegona sor dezakeelako.

Komunikazio mota horretan, ni beti egongo naiz beste pertsona gutxiesten, hain ezkutuko eran non ez diodan defendatzeko aukerarik utziko. Hori egitea gustatzen ez zaiola esaten didanean, nik bere kontran erabiliko dut.

Esaterako, pentsa nik beste norbaiti mespretxuzko txantxa bat egiten diodala: “Asko loditzen ari zara”. Eta berak txantxa horiek egitea ez zaiola gustatzen esango dit. Orduan, nik, dena txarto hartzen duela eta ezin zaiola ezer esan erantzungo diot. Horrek, beste pertsonari min egiten dio hori arazo bat dela pentsarazten dio. Duda bere gainean jartzen da.

Liburuak, pertsonek gurekin dituzten eta autoestimua kaltetzen diguten komunikazio moten inguruan hitz egiten du. Liburu askotan dago idatzita norbaitekin erlazio toxiko bat duzunean, lagun batekin edo bikotekide batekin, autoestimu baxua duzulako dela.

Nik hori gezurra dela ulertarazten saiatzen naiz. Horrelako erlazio bat duzunean, erlazioek beraiek kaltetzen dizute pixkanaka-pixkanaka autoestimua. Beraz, batek ez du ahulezia bat a priori izango, baizik eta erlazio mota hauek pertsonaren higadura bat sortuko dute, eta momentu bat helduko da non edozerren inguruko zalantzak izango dituen.

 

“Harreman toxiko batean dagoen pertsona bati, bertan behera uzteaz dela hain erraza esaten badiozu, gutxienez, ez duzu indargabeagoa sentiaraziko”

 

Zaila izan ahal daiteke erlazio toxiko bat identifikatzea. Nolakoa da konturatu arteko prozesua? Zer sentitzen da?

Ia beti gertatzen dena da kaltetutako pertsonak sentitzen duela ez duela asmatzen, inoiz ez dela nahikoa. Toxikoak diren pertsona askok, sarritan, biktimaren paperetik exijitzen dute, gaitzespenaren bidez exijitzen dute: “Ez zara nitaz oroitzen, ez zara nitaz kezkatzen, ez didazu deitzen”. Gaitzespena erabiltzen dute.

Kaltetua, berriz, inoiz ez dela nahikoa izango pentsatzen hasten da, berdin da zer egin, beti egingo duela txarto. Momentu batean, ezin duela gehiago egin ikusten du, ez duela gehiago aguantatzen.

Hesi baten kontra etengabe jotzearen antzekoa da. Ia beti da sufrimendua kaltetuari egoera hori jasanezina dela ikustarazten diona.

Beste pertsona pozik egotea eta ondo tratatzea saiatu arren, ez du inoiz lortzen. Etsipenean amaituko den ilusio baten antzeko da.

Azkenean, sufrimendua da ezin duela gehiago esatea eragiten diona, mina egiten digun pertsona batekin ari garela.

Zer desberdintasun dago bikotekide harreman toxiko baten eta lagunen arteko erlazio toxiko baten artean?

Errealitatean, ez dago desberdintasun handirik, baina zenbat eta handiagoa izan intimitatea, orduan eta handiagoa izango da tratu txarren intentsitatea.

Errazagoa da bikotekidea kritikoagoa izatea, gehiago umiliatzea, lagun batek baino. Zergatik? Gehienetan, pertsona toxikoek askoz txarrago tratatzen dutelako beste pertsona ezin izango dela erlaziotik atera sentitzen dutenean.

Oso seguru sentitzen naizenean, errazagoa da txarrago tratatzea. Tamalez, seguruago sentitzen gara bikote erlazio batean, non pentsatzen dugun beste parteak gehiago behar gaituela, adiskidetasun erlazio batean baino gehiago.

Esan ahal daiteke, norbanakoa seguruen sentitzen den pertsona txarrago tratatzen dela. Funtzionario baten antzekoa da: Kalean edozein momentutan geratu ahal den pertsona batek beti izango du lan fina egiteko asmoa, baina edonola ere lana mantenduko duela uste duen pertsonak, tamalez, lan txarragoa egitea baliteke.

Ohikoa da, erlazio toxikoen kasuan, inguruko pertsonek kaltetutako pertsonari aholkuak ematea. Zuk, profesional bezala, zer esango zenieke?

Galdera ona. Gehienetan ematen ditugun aholkuak oso intentzio onez beteta daude, baina horrelako erlazioek nola funtzionatzen duten ezjakintasunetik ematen dira.

Zuk norbaiti erlazioa apurtzeko esaten diozu, hortik ateratzeko; alkoholiko bati ez edatea esatearen antzekoa da. Baliteke edaten ari denak kalte egiten ari diola jakitea, baina uztea ez da hain erraza.

Zuk norbaiti hortik ateratzea esaten diozunean, erraza da pertsona horrek trebetasun gutxi duela edo adimen gutxi duela pentsatzea, ezin duelako aurrera eraman.

Oso zaila da aurrera eramatea, ez da hain erraza; adikzio bat uztearen antzekoa da. Askotan, pertsonak badaki esaten ari dioguna egia dela, baina esaten diogun bakoitzean txikiago sentiarazten dugu, ezgauza balitz bezala.

Horrek ez du bere autoestimua indartzen, eta pixkanaka-pixkanaka txikiagoa sentitzen da. “Hortik irten” horrek txikiagoa sentiarazten du.

“Pertsona horrekin hitz egin, ea konturatzen den eta aldatzen den” horrek, berriz, itxaropenez betetzen du; baina askotan saiatu da dagoeneko eta, noski, ez du inolako eraginik izan.

Batzuetan, berriro saiatzea eragiten duten aholkuak ematen dira, eta porrota sufritzen dute berriro. Saiatzera animatzen dutenek, hesi baten kontra jotzea eragiten dute, eta joatera animatzen dutenek txikiago sentiarazten dute.

Kasu hauetan, eraginkorrena, edo gehien lagundu dezakeena, pertsona hori laguntzea da: “Sufritzen ari zarela ulertzen dut. Txarto pasatzen ari zarela badakit, eta erlazio ona izateko itxaropena duzunean norbait uztea ez dela erraza ulertzen dut”.

Ez dela hain erraza esaten badiozu, eta sufrimenduan laguntzen baduzu, gutxienez, ez duzu indargabeagoa sentiaraziko.

 

“Toxikoak diren pertsona askok, sarritan, biktimaren paperetik exijitzen dute, gaitzespenaren bidez exijitzen dute”

 

2010ean “Amor, miedo y otras paradojas de nuestro tiempo” liburua argitaratu zenuen. Bigarren liburu hau idazterako orduan, zer desberdintasun nabaritu dituzu?

Ez dute zerikusirik. Lehenengo liburua entsegua zen, independentzia emozionala saltzen ari den gizarteari kritika bat zen.

Ondorioz, matxismoa eta tratu txarretako erlazioak bultzatzen ari den erlazioari. Pertsonei independenteak izan behar zirela esaten badiegu, erlazioak gero eta txarragoak izango dira, hori zen liburuaren mamia.

Hau, berriz, liburu praktiko bat da, tratu txarrak sufritzen dituztenentzako terapia baten antzekoa da. Zergatian biak datoz bat: Etengabe zoriontsuak izan behar garela esaten duen gizarte batean bizi gara, gure artean ondo tratatu behar garela, ez dela biolentziarik egon behar eta tratu txarrik ez dela egon behar. Baina sistema horrek, era berean, tratu txarrak dituen balore batzuk indartzen ditu.

Kontua da izugarri matxista den gizarte batean bizi garela, diagnosiek matxistak izaten jarraitzen dutela, eta adituen iradokizunak, konturatu gabe, matxistak direla. Feminismo bezala saltzen diren gauza asko ere badaude, baina errealitatean matxismoa dira.

Noski, gero eta tratu txar gehiago daude, ezin direla egon esaten dugu, baina datuek gero eta gehiago daudela esaten digute. Ez ditugu baloreak planteatzen. Terapia bat behar dugu, erlazioak ez direlako oso osasuntsuak.

Zer desberdintasun dago zure psikologo profesional lanaren eta idatzitako liburu hauen artean?

Kontsultan zaudenean askoz ere lan indibidualagoa egiten duzu, eta liburu bat idaztean pertsona guztiek berdina duten horretara jo behar duzu.

Orduan, batez ere azken liburua, oso praktikoa da eta terapia baten antza hartzen du. Erlazio toxiko baten bat izan duten pertsona guztiek, berdin dio haien amarekin, semearekin edo lagun batekin, sinestezina dela diote, guzti hori bizi izan dutelako.

Kontsultan, aldiz, konkretura jo behar duzu, bakarra den horretara. Baliteke zuk bezala inork ez bizi izana, baina zaindu beharra dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide