aiaraldea.eus

Labakak eta Telletxeak irabazi dute Herriaren txapelketa, hirugarren urtez

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Kirola  Laudio  Laudio: Areta
Labakak eta Telletxeak irabazi dute Herriaren txapelketa, hirugarren urtez

Labaka eta Telletxea izan ziren Aretako Herriaren Pilota Txapelketako garaileak hirugarren urtez jarraian. Ostiral arratsaldean jokatu zen finalean 22-12 gailendu ziren Murua eta Albizu bikotearen aurka. Promesen kategorian, Aretako Txapelketa V. edizioan, Hormaetxe eta Egaña izan ziren irabazleak, Alonso II eta Etxebarria garaituta. Kasu honetan ere berbera izan zen emaitza, 22-12. Gazteen kategoriako lau t'erdiko finala, aldiz, Eskuzak irabazi zuen, Piconen kontrako partiduan 18-8 irabazi baitzuen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa