Laudioko “herri aratusteak” antolatzeko laguntza eskatu du Sorginlarrenek

Txabi Alvarado Bañares 2020ko otsailaren 3a

Sorginlarreneko kideak, artxibo irudia batean. / @Sorginlarrenlau

Hainbat ekintza antolatu nahi dituzte elkarteko kideek otsailaren 21 eta 22rako.

“Herri aratusteak” antolatzeko lanetan buru-belarri ari dira Sorginlarren elkarte mitologikoko kideak. Hainbat ekintza antolatu nahi dituzte otsailaren 21 eta 22rako. “Ostiralean kalejira mitologikoa egingo dugu arratsaldeko seietan Lamuza parketik abiatuta”, aurreratu dute.

Horretarako, laguntzaile bila ari dira elkarteko kideak: “musikarien eta buruhandi edo momotxorroren bat ateratzeko prest dagoen jendearen bila gaude”.

Gauzak hala, “pertsona orori” luzatu diote parte hartzeko gonbita. Interesdunek mezu bat bidali beharko dute sorginlarren@gmail.com helbidera.

Otsailaren 22an, aldiz, hainbat tailer eskainiko dituzte Herriko plazan. “Hainbat tailer egongo dira”, zehaztu dute. Arratsaldean, aldiz, kalejira egingo dute, inauterietako desfilera bertaratzeko, bertan parte hartuko baitute Sorginlarreneko kideek.

Mitologia elkarteko kideek azaldu dute hiru urte daramatzatela herri aratusteak antolatzeko saiakerak egiten. “Ohiko eskema komertzialetik” aldendu nahi dute horretarako, “antzinako ohiturei” erreparatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide