Otsailaren 1ean, larunbata, egingo da Laudioko San Blas azoka. Egitarauak ohiko eskema jarraituko du. Goizeko hamarretan irekiko da feria. Produktuen salmenta, odolostegintza, musika eta herri kirolak egongo dira, besteak beste. 12:30ean dantza emanaldia eskainiko da eta 13:15ean omenaldia egingo zaie herriko baserritarrei. Txarripata lehiaketaren XX. edizioaren sari banaketa ere egingo da.
Iluntzerarte luzatuko da giroa, dantzekin, zozketarekin eta Terentzio XII txerriaren pisaketarekin.

Aiaraldea hedabideak porra atondu du txerriaren balizko pisuaren gaineko apustuak jasotzeko. Hemen parte hartu daiteke.