Memoria historikoaren aldeko talde horrek argitaratu du liburua, hainbat urtetako ikerketa lan sakona egin ostean. Liburuaren 150 ale eraman zituzten aurkezpenera, eta guztiak saltzea lortu zuten. Hala ere, beste 150 dituzte gordeta, eta herriko hainbat tokitan jarriko dituzte salgai: kioskoetan, estankoetan eta Erroke Deunaren anaidiaren egoitzan.