Egitarauak ohiko eskema jarraitu zuen. Tokiko produktuen azokarekin hasi zen eguna, eta beste hainbat jarduera ere egon ziren: Txarripata lehiaketa eta dantza erakustaldia, besteak beste.
Baina protegonista nagusia Terentzio XII izan zen. Animalia sakrifikatuaren pisaketarekin eman zioten amaiera egunari. 388 kilo pisatu zituen txerriak. Hainbat pertsonek asmatu zuten pisu zehatza eta, gauzak hala, guztien artean banatu zen saria.
Aiaraldea hedabideak eginiko porran, aldiz, Lander Ria Ugarriza izan zen pisua asmatu zuen bakarra.