Laudioko La Milagrosa ikastetxeak nesken arteko bokazio zientifiko-teknologikoa bultzatzeko helburua duen “Inspira Steam” proiektua egin dute 6. mailako ikasleekin.
Deustuko Unibertsitateak sustatua, ikastaroaren helburua “emakumeek arlo zientifiko-teknologikoan duten errealitateaz gazteak sentsibilizatzea” izan da, eta arloan “interesa edo kezkak dituzten neskei laguntzea”.
Emakumeek zientziaren eta teknologiaren munduan duten garrantziaz eta arlo horretan jasaten dituzten desberdintasunez aritu dira sei saioetan zehar.
Estereotipoak, lana edo emakumeen historia jorratu dituzte, eta zientzia eta teknologiaren buruzko “zalantzak eta eragozpenak uxatzea” ere izan dute helburu, baita “bide profesional horri ekiteko motibazioak argitzea eta autoestimua finkatzea” ere.