Aurtengo Ermuko Andra Mariaren santutegiko indusketak modu etengabean egingo dira

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 6a, 12:00

Iazko indusketaren artxibo irudi bat./ Aiaraldea.eus

Aurtengo Ermuko Andra Mariaren santutegiko indusketa arkeologikoak era intentsibo eta etengabean egingo dira, “aztarnategiaren potentzialtasuna agortua arte”, Laudioko Udaletik adierazi dutenez. Horrela, azken datuetara azkarrago iristea espero dute udaletik, baita “indusketek erlijio-gurtzarako tenplua erabiltzen duten fededunei eragindako eragozpenei” amaiera ematea ere.

Indusketak dagoeneko kota baxuetara iritsi direla argitu du tokiko erakundeak, eta toki berberean gainjarritako hiru tenpluen garaiko hilobia ikertzen ari dira orain. Era berean, beste jarduera paraleloak egiten ari dira arkeologoak, “tenpluaren barrualderako irisgarritasuna errazteko eta aztarnategia zaintzeko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide