Maitasun erromantikoaren kontrako kanpaina egingo du Laudioko Udalak San Balentin egunean

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 7a, 07:00

Berdintasunaren aldeko programaren barnean kokatzen da ekimena. / Aiaraldea.eus

Udaletik San Balentinek saltzen duten “maitasun eredu heterosexuala” kritikatu dute era behin betiko harreman monogamo eta suntsiezinen alde transmititzen dituen baloreak ere salatu dituzte.

Maitasun erromantikoaren aurkako kanpaina antolatu du Laudioko Udalak San Balentin egunerako, amodiozko harreman baten barruan desberdintasunak eta desabantailak indartzen dituela argudiatuta. Era berean, ospakizunaren kontra daudela esan dute udaletik ohar baten bidez, eta “bikotekidea izatera behartzen duen gizarte eredu bat” sustatzen duela adierazi dute.

Loli Muriel Emakume eta Berdintasun zinegotziak San Balentinek gizartean saltzen duen “maitasun eredu heterosexuala” salatu nahi izan du. Gainera, maitasun mota horrek “behin betiko harremana, monogamoa eta suntsiezina” bultzatzen duela kritikatu du, harreman hori eusteko jarrera jeloskorrak eraikitzen dituela argudiatuta. Ideia horiek “emakumea gizonaren kide delako pentsamenduan” oinarrituta daudela esan du ere zinegotziak.

Ondorioz, ospakizunaren kontrako bi jarduera aldarrikatzaile programatu ditu udalak. Alde batetik, Degenérate mucho ikuskizuna egingo da otsailaren 14an 19:00etan Laudioalde aretoan, “nola eraikitzen garen hausnartzen duen umore handiko antzerkia”. Bestetik, Antes del anochecer pelikula estatubatuarra proiektatuko da otsailaren 15ean 17:30ean eta 19:00etan, Laudioalden ere.

Ekintza hau Laudioko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako hirugarren planaren barruan kokatzen da, zeinak “indarkeriazko jarrerak eta jarrera sexistak prebenitzeko, tratu onak sustatzeko eta maitasun erromantikoaren mitoak bezalako gaietan prebentzioz sakontzeko” helburua duen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide