aiaraldea.eus

Kolorez eta magiaz beteriko agenda aurkeztu du Laudiok bere aratusteak ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala   Jendartea  Laudio

Lezeagako sorgina jaso eta mozorro lehiaketa ospatzeko ekimen ugari antolatu dira otsailaren 22an, larunbatean.

Kolorez eta magiaz beteriko agenda aurkeztu du Laudiok bere aratusteak ospatzeko
Laudioko inauterietako irudi bat./ Laudioko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Urteko asterik magikoena Laudiora iristear da, ezusteko ugarirekin eta Lezeagako sorgina herrira iristearekin batera. Bigarren urtez jarraian, aratusteak  ez dira udalerriko erdigunean erreko, omenaldia baizik.

Maite Cortazar Jai zinegotziak azaldu duenez, "Iaztik, Sorginaren erretzea ezabatu eta haren inguruan dantza egitea erabaki zen, bere balioak eta mezua nabarmentzeko eta gure inauterietako ikono protagonista gisa omentzeko". Edizio honetan, otsailaren 22an, larunbata, 18:30etik aurrera Lamuza kaletik, Lezeaga parean, hasiko da Lezeagako Sorginaren kalejira Txikijai, Bizikleta eta akrobaziak taldeekin.

"Herriko Plazan desfilea amaitzean, gorazarrea Lezeagako Sorginari egingo zaio Akelarre Dantza Taldearen ardurapean. Su ikuskizuna ere egongo da, Cortazarrek aurreratu duenez.

Ondoren, kalejiran parte hartu duten pertsona edo taldeen mozorro lehiaketako sari banaketa egingo da. Horrez gain, musika animazioaz gozatzeko aukera izango da Arabako DJ taldearen eskutik, 23:30ak arte.

Asteartean, hilak 25, 17:00etan Aldai Plazan Haur Parkea antolatuko dute puzgarri eta jolasekin, 19:30ak arte. 17:45ean, Herriko Plazan, "Zirkua hodei Artean" ikuskizuna izango da ikusgai, haur eta gaztetxoen parte hartzea bilatuko duen haurrentzako musika animazio ikuskizunarekin.

"19:00etan, Herriko Plazan izango da eguneko proposamen nagusia, Txarkeria sutara, Lezeagako sorginaren eskutik izenburupean. Oso une berezia eta magikoa, bizilagunak harrituko dituena. Behin erreketa magikoa amaituta, 19.15ean, txokolatada handi batez gozatzeko aukera izango da", jarraitu du.

Mozorro lehiaketa

Festetako zinegotziak adierazi duenez, "Larunbatean, hilak 22, kalejiran zehar, eta Lezeagako Sorginaren ongietorrian, mozorro lehiaketa egingo da; horretarako, otsailaren 20, 21 eta 22an zehar izena ematea beharrezkoa da". Otsailaren 20an, 08: 00etatik 19: 00etara, udaletxean bertan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (haz); otsailaren 21ean, 08: 00etatik 14: 30era, haz ere bai. Azkenik, otsailaren 22an, 16.30etik 17.45era, Kultur Etxean.

Mozorro lehiaketako kategoriak eta sariak:

• 21 pertsonatik gorako taldeak:
1.  saria 450 €/ 2. saria 300 €/ 3. saria 150 €

• 8 eta 21 pertsona bitarteko taldeak:
1. saria 250 €/ 2. saria 150 €/ 3. saria 100 €

• Talde txikiak edo banakako kategoria:
1. saria 150 €/ 2. saria 75 €/ 3. saria 50 €

• 12 urtetik beherako haurrak:
1. saria 75 €/ 2. saria 50 €/ 3. saria 25 €

• Karrozak:
1. saria 300 €/ 2. saria 200 €/ 3. saria 100 €

• Animazioa: 
1. saria 150 €

• Sari berezia: 
1. saria 150 €

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa