Portugalera joango dira bihar Laudio Institutuko bederatzi ikasle euskal kultura zabaltzera

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 7a, 08:27

Portugalera joango diren ikasleen argazkia. / Aiaraldea.eus

Erasmus+ programaren barruan kokatzen den iniziatiba da, eta ingelesa praktikatu eta ikasleen arteko kultura trukaketa bilatzen du. Ikasleek euskal kulturari buruzko lan zabala egin dute. Martxoan Europako hainbat herrialdeko ikasleak etorriko dira Laudiora.

Laudio Institutuko bederatzi ikasle Portugalera joango dira bihar hango beste ikasleekin bizitzera, Erasmus+ programaren barruan.

Otsailaren 8tik eta 15era bitartean, beraz, Lisboatik gertu dagoen Chamusca herri txikian egongo dira ikasleak, Portugaleko, Greziako eta Poloniako beste hainbat ikaslerekin ingelesa praktikatzeko asmoarekin. 

Hizkuntzatik aparte, Portugaleko kulturaren inguruan ikastea ere espero dutela aitortzen dute gazteek. Haiek, esaterako, Euskal Herriko hainbat ohituren inguruko aurkezpenak eta proiektuak prestatu dituzte: Euskal Herrian Gabonak nola ospatzen diren azaltzen duen aurkezpen bat, mitologiaren inguruko komiki digital bat eta dantza tradizionalen inguruko bideo bat erakutsiko dituzte, besteak beste.

Berez, Udiarraga Abrisketa irakasleak nabarmendu du ikasleek lan handia egin dutela: tutorialak prestatu dituzte gastronomia eta kulturari buruz, komiki digitala, hiztegia, abestia, Kahoot eta Quizletak sortu dituzte, besteak beste.

Ondoren, martxoan, Laudiora etorriko dira Portugaleko, Greziako eta Poloniako ikasleak, Euskal Herriaren inguruan gehiago ikasteko intentzioarekin, betiere ingelesa hobetzeko.

Momentu honetan, Laudioko Institutuak 29 ikasle ditu programan lanean, hiru irakaslek koordinatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide