2020/02/22 12:00

Ikastaroa

Sukaldaritza Ekobidezko tailerra

Sukaldaritza Ekobidezko tailerra
Zubiko Etxea, Laudio

Otsailaren 22an eta martxoaren 7an, larunbatetan, Medicusmundi Arabak eta Laudioko Ipar-Hegoalde taldeak antolatutako Sukaldaritza Ekobidezko tailerra egingo da Zubiko Etxean. Gure jateko moduak eredu sozial eta ekonomiko bat edo beste bat izatea eragiten du. Ezagutzen al dugu kontsumitzen ditugun elikagaien jatorria? Jasangarria al da gure erosketa saskia?

5 euroko prezio sinbolikoa. Plaza mugatuak. Izen-emateak: alavamedicusmundi@gmail.com edo 945288031 otsailaren 20a baino lehen. Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako ikastaroa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide