Bi egunez luzatuko dira Laudioko Herri Aratusteak

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ots. 13a, 08:00
Larunbatean aurkeztu zuten egitaraua Lamuza parkeko Kasinoaren aurrean. / Sorginlarren

Hainbat ekintza antolatu dituzte Sorginlarren elkarteko kideek otsailaren 21 eta 22rako.

Larunbatean aurkeztu zuten Sorginlarren elkarteko kideek Herri Aratusteen egitaraua. Ekimenaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta otsailaren 21 eta 22an garatuko dituzte ekintza guztiak.

Ostiralean kalejira mitologikoa egingo dute Kultur etxetik abiatuta. Larunbaterako, aldiz, egun osoko egitaraua prestatu dute. Tokiko ekoizleen azoka egongo da goizean Herriko plazan. Kirikiño aisialdi taldeak, aldiz, umeentzako jarduerak eskainiko ditu, irratigintza eta sukaldaritza tailerrak tartean. Arratsaldean ohiko desfilean parte hartuko dute Sorginlarreneko kideek. “Bertan parte hartzeko jendea behar dugu”, nabarmendu dute.

 

 

Eguna amaitzeko, afaria egingo dute Basalarrina euskal topagunean, 22:00etan, “berrikuntza" gisa. “Tiketak Bazter tabernan daude salgai eta afari goxo-goxoa prestatuko dugu. Horren ostean karaokea egiten saiatuko gara”, aurreratu dute. Horrez gain, “sorpresatxoak” ere prestatzen ari direla jakinarazi dute antolatzaileek.

Parte hartzeko deia
Sorginlarreneko kideek nabarmendu dute laguntza beharko dutela egitaraua aurrera ateratzeko. “Aratuste herrikoi batzuk sortze bidean gabiltza, horregatik nahiko genuke Laudioko herritarren eta, batez ere, gazteen inplikazioa lortzea, dena antolatzeko”. Azaldu dutenez, interesa duen orok mezu bat bidali dezake sorginlarren@gmail.com helbide elektronikora.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide