Futbolean arbitratzen ikasteko ikastaroa hasiko da Laudion otsailaren 24an

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 15a, 18:52
Futbolaren araudia irakatsiko da ikastaroan. / Aiaraldea.eus

Epaile izateko oinarriak irakasteaz gain, gazteei kirolaren araudiak irakastea izango da kutrsoaren beste helburu nagusia.

Otsailaren 24an futboleko arbitroa izateko ikastaroa hasiko da Laudion, kategoria nazionaleko eta erregionaleko arbitroen zuzendaritzapean. Klaseak astelehen eta asteazkenetan emango dira Erabilera Anitzeko Aretoan, 19:00etatik 20:15etara, eta azken egunera arte izango da posiblea izena ematea. Antolatzaileetako batek, Edu Iberniak, adierazitakoaren arabera, “doako oinarrizko ikastaroa” izango da, eta “herriko arbitraje harrobia lantzea” izango du helburu.

Irakasleen artean, aipatutako arbitroetatik aparte, erretiratutako beste hiru egongo dira ere, Ibernia tartean. Kurtsoan zehar arautegia birpasatuko da eta hainbat motatako galderak planteatuko zaizkie ikasleei. Amaieran, azterketa bat egingo da, non partaideek klasean emandako puntu teorikoak eta hainbat jokaldi erreal interpretatu beharko dituzten. Dagoeneko, zazpi neska-mutilek eman dute izena, “batzuk haien klubek gomendatuta, eta beste batzuk arbitratzeko nahia dutelako”.

Futbol zelaietan epaileek bizi duten biolentzia eta presioaren inguruan galdetzean, Iberniak “pena” ematen diola adierazi du. Bere aburuz, arbitro guztiek “profesionalen tankerako exijentzia” jasan behar dute, “nahiz eta infantiletako partidu bat izan”. Hortaz, gai horren inguruan “gurasoak eta afizionatuak” orientatu beharko liratekeela uste du, nahiz eta epaileek “gertatu ahal zaiela” argi daukaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide